miércoles, 17 de diciembre de 2008

NI OLENTZERO NAIZ

Anai-arrebak ni Olentzero naiz ni Euskalerriko Olentzero
atzoko eta biharko opariak dakartzkitzuena traizioz hildako karlisten
gibel freskoak geldirik dauden burni oletako maillu eta auspoak
mehatzariak, ikazkinak, benakeroak, zurginak
eta olagizonak esku eta aurpegiak garbi begiak malko biraoka eta zikin
mendiari behera iheska kaietara gari eta oihal bila doazenak,

Espainiako opari garestia dakartzuetespaineratutako Bizkai
mehatzetako burnia anai-arrebak aditzen?
Orai hemen nago etxeko sutondoan zerraldo zomorroak ahoan,
lerdea dariodala hemen nago. Orduñatikako bidez datozen
hiltzailei begira eta ikusten nola ari diren gure kaiak lelo-kabiak
bihurtzen ikusten orain txizpaz armatutako kaioen ega askea,

Hemen nago,Leonard Cohen bezala sentitu nahirik trintxeretako
gudariei jauna deramaioten apez euskaldun bat izan nahian,

a, ni plazerra naiz ni basauntz bat naiz Jaizkibeletik itsasora jauzika doana
eta gauez beren burua hiltzen duten euskal olerkariekin eta haien gorputzak
laztanduko dituzten lupin eta legatzekin Laga, Bakio eta Ondarraitzeko
ondartzetan mintzatzen naiz ni haur jaioberria naiz Aturri ibaian barna
ene arbasoen laztan eta fereken billa dabillena,

a, ni izanen naiz ene alaben arto, maitale eta seme eta euri denean
haiekin joanen naiz bertsoak entzutera Xenpelarrenera,

Irlandako emakumeok, Euskalerriko emakumeok gure abestiz
beteko dugu geroa belarrezko arparen itzalean eginen loa
eta zuen semeak bretoi izanen dira Bizkaiko eukalitoen antzera,
eta inork, inork ez du honen berri izanen debekatua bait dago
gure amodioa,

eta orain banoa eta barka kantu triste hau barka txoriekin besarkaturik
gure itsasoko ur sakonetan murgiltzen banaiz

Agur ene, Agur seme
Agur itsaso, Agur Garazi
Agur, Agur anai-arrebak
Agur ene, Agur seme
Agur anai-arrebak
Agur ene, Agur seme
Agur ene guztiak.


Benito Lertxundi

Read more...

lunes, 15 de diciembre de 2008

DIN DAN DON

Din dan don, din dan don!
Eguberri on!
Zorion, zorion!
gabonak, din-dan, don!
Din dan don, din dan don!
Eguberrion!
Zorion, zorion, Gabonak Gabon!

Izar bat hasi da dizdizka zeruan
berri onak zabaltzen ari zaigu munduan.
Jaio da, jaio da, Jaunaren semea,
askatxo batean dago, lastoen gainean.

Din dan don...

Aingeruak kanta, artzain onak dantzan,
Jainkoaren jaiotzan Pakea eta Haintza!
Astoak, aja-ja! Idiak, muu-mu!
estalpe zaharrean kantuan ari zaizkigu.

Din dan don...

Antxon eta Peru, artzain buruzuri,
izarrari jarraika biak datoz arinka.
Menditik barrena, haurtxoarengana,
artzain bakoitzak darama arkumetxo bana.

Read more...

domingo, 14 de diciembre de 2008

OLENTZERO

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dela
lasterka etorri da
berri ona ematera.

Horra! Horra!
Gure Olentzero!
Pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baditu
arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.

Inolaz ezin dugu
Olentzero ase
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte.
Saiheski ta solomo
makina bat este
Jesus jaio da eta
alaitu zaitezte.

Horra! Horra!...



Read more...

sábado, 13 de diciembre de 2008

KANTA ALELUIA

Kanta kantari daude zeruan kanta kantari aingeruak. (bis) Kanta alleluia, gaur alleluia, beti alleluia, Kanta alleluia! (bis) Epel epel sukalde giroan aitaren eta amaren ondoan. (bis) Kanta alleluia, gaur alleluia, beti alleluia, Kanta alleluia! (bis) Gaur jaio zaigu Jesus Haurtxoa. Goratu dezagun Jainkoa. (bis) Kanta alleluia, gaur alleluia, beti alleluia, Kanta alleluia! (bis)

Read more...

viernes, 12 de diciembre de 2008

ALAKEN

Alaken, alaken, ala pikula tun paire, errespunde la pikula tunpa Jesus Maria Jainkoa zen. (bis) Adizkideok! Ikusi duzue zelai horietan artzaia, artzai txiki, artzai handi, artzai mutur leuna. Alaken, alaken... Lo leri lelo, goxo dek goxo, neguan etxe txokoa. (bis) Gaur jaio da, gaur, Jesus Haurtxoa. Lo leri lelo, hiru errege izar baten arrastoan. Lo leri lelo, tranka, trankatran, hirurak zaldiz badoaz. Alaken, alaken... ALAKEN (GOERRIKO BERTSIOA - Lazkao) Alaken, ken ken (ken ken egin ordez, txaloak egin daitezke) alapikula tunbaile erresponde la pikulan tunba Jesus Maria Jainkoa zen Adiskideok.. entzun al dezue zelaio hoietan artzaina hartzain txiki hartzain haundi artzain mutur leuna Alaken, ken ken (edo txaloka) alapikula tunbaile erresponde la pikulan tunba Jesus Maria Jainkoa zen


Read more...

jueves, 11 de diciembre de 2008

HATOR HATOR

Hator, hator mutil etxera gaztaina ximelak jatera, Gabon gaua ospatutzeko aitaren eta amaren ondoan. Ikusiko duk aita barrezka amaren poz ta atseginez. Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. Gaztainak erre artean, gaztainak erre artean, txipli txapla, pum! Gabon gaua pozik igaro daigun.

Read more...

jueves, 4 de diciembre de 2008

BAGARE

Araban bagare
Gipuzkun bagera.
Xiberun bagire
ta Bizkaian bagara.
Baita ere, Lapurdi ta Nafarran.

Guziok gara euskaldun
guziok anaiak gara,
nahiz eta hitz ezberdinez
bat bera dugu hizkera.

Bagare, bagera
bagire, bagara,
euskera askatzeko
oraintxe dugu aukera.

Araban bagare...

Herri bat dugu osatzen,
eta gure zabarkeriz
ez daigun utzi hondatzen.


Bagare, bagera,
bagire, bagara
Euskera askatzeko
oraintxe dugu aukera.


Read more...

Followers

Text

  ©Template by Dicas Blogger.