miércoles, 17 de diciembre de 2008

NI OLENTZERO NAIZ

Anai-arrebak ni Olentzero naiz ni Euskalerriko Olentzero
atzoko eta biharko opariak dakartzkitzuena traizioz hildako karlisten
gibel freskoak geldirik dauden burni oletako maillu eta auspoak
mehatzariak, ikazkinak, benakeroak, zurginak
eta olagizonak esku eta aurpegiak garbi begiak malko biraoka eta zikin
mendiari behera iheska kaietara gari eta oihal bila doazenak,

Espainiako opari garestia dakartzuetespaineratutako Bizkai
mehatzetako burnia anai-arrebak aditzen?
Orai hemen nago etxeko sutondoan zerraldo zomorroak ahoan,
lerdea dariodala hemen nago. Orduñatikako bidez datozen
hiltzailei begira eta ikusten nola ari diren gure kaiak lelo-kabiak
bihurtzen ikusten orain txizpaz armatutako kaioen ega askea,

Hemen nago,Leonard Cohen bezala sentitu nahirik trintxeretako
gudariei jauna deramaioten apez euskaldun bat izan nahian,

a, ni plazerra naiz ni basauntz bat naiz Jaizkibeletik itsasora jauzika doana
eta gauez beren burua hiltzen duten euskal olerkariekin eta haien gorputzak
laztanduko dituzten lupin eta legatzekin Laga, Bakio eta Ondarraitzeko
ondartzetan mintzatzen naiz ni haur jaioberria naiz Aturri ibaian barna
ene arbasoen laztan eta fereken billa dabillena,

a, ni izanen naiz ene alaben arto, maitale eta seme eta euri denean
haiekin joanen naiz bertsoak entzutera Xenpelarrenera,

Irlandako emakumeok, Euskalerriko emakumeok gure abestiz
beteko dugu geroa belarrezko arparen itzalean eginen loa
eta zuen semeak bretoi izanen dira Bizkaiko eukalitoen antzera,
eta inork, inork ez du honen berri izanen debekatua bait dago
gure amodioa,

eta orain banoa eta barka kantu triste hau barka txoriekin besarkaturik
gure itsasoko ur sakonetan murgiltzen banaiz

Agur ene, Agur seme
Agur itsaso, Agur Garazi
Agur, Agur anai-arrebak
Agur ene, Agur seme
Agur anai-arrebak
Agur ene, Agur seme
Agur ene guztiak.


Benito Lertxundi

0 comentarios:

Followers

Text

  ©Template by Dicas Blogger.